Otxandio

San Roke baseliza

San Roke baseliza

Errege-bidearen hegalean kokatzen da, Gasteizerako norantzan.
Hilerriaren ondoan, eta antzinako Aduanatik eta Gomilaz baserritik oso gertu. XVI. mendean egondako izurri epidemiaren ondoren bizirik gelditu zirenek eraiki zuten. Iturrizaren arabera 1780an berreraiki zuten. Oinplano errektangeluarra dauka. Bere presbiterioa eta erdiko habeartea erdi-puntuko arku batez daude banatuta. Hormak landu gabeko harriak erabiliz eginak dira, harlanduzko izkinekin. Bestalde, aipagarria da bere sarreran dagoen tornuan landutako zurezko hesia. Gaur egun, bere barrualdean San Rokeren irudi bat besterik ez dago, baina antzina Santa Ageda eta Santa Luzia ere gurtzen zituzten baseliza honetan. Gaur egun ere, abuztuaren 16an, San Roke eguna ospatzen da. Egun honetan hainbat herritar eta inguruko jende hurbiltzen da baselizaraino meza entzutera. Herrian baselizako himnoa kantatzen da egun horretan: Erroke ona, gagizuz gorde Gatx ta pestetik Arren gaur gu ere…​