Otxandio

Memoriaren ibilbidea: Lorratzak

Memoriaren ibilbidea: Lorratzak

Memoriaren ibilbidea: Lorratzak
Iraganak utzitako lorratzen bila luzaroan ibili ondoren, honako gida-liburuxka honetan laburbildu gura izan ditugu Otxandiok jasandako ondorio lazgarriak Franco jeneralak hasitako gerra ankerraren hastapenetik, 1936ko uztailaren 18an, 1937ko apirilaren 4ra arte, frankistak Otxandion sartu arte. Argibidea​​​ • Errepublikaren kontrakoak: indar frankistak, altxatuak (Errepublikaren aurkako altxamendu militarra egiteagatik). Beste izen batzuk: matxinoak, erreboltariak, bando nazionala... • Errepublikaren aldekoak: milizianoak (boluntarioak), gudariak, Eusko Gudarostea (Eusko Jaurlaritzaren armada) • Eusko Jaurlaritza: Euskal Gobernua 1936ko SANTAMAÑAK: 1936ko uztailak 18, zapatua: Frankoren indarrak Errepublikaren aurkako altxamendu militarra iragarri zutenean, herriko jaietan, Santamañetan murgildurik zegoen Otxandio. 19an, hegazkinetatik altxamenduaren aldeko “paperak” jaurti zituzten. 20an, heldu ziren lehenengo milizianoak (errepublikaren aldekoak) eta gerra egoera ageriagoa egin zen. Milizianoek eliza eta kontzejupea erabili zuten eurek kokatzeko. 21ean, militar eta milizianoz osatutako bigarren zutabe bat heldu zen Bilbotik. Helburua: Gipuzkoatik etorritako beste zutabe batekin batera Legutio hartu eta, ondoren, Gasteiz menperatzea. Baina Gipuzkoako zutabea ez zen agertu eta Legutio hartu ondoren, milizianoek Otxandiora itzultzea erabaki zuten. Legutio, geroztik, Frankoren indarren esku egongo zen.