Otxandio

Ospitale zaharra

Ospitale zaharra

Uribarrenatik ateratzen den Udaletxe kalean dago kokatuta.
Uribarrenatik ateratzen den Udaletxe kalean dago kokatuta. Baserri itxurako eraikuntza hau 1722an eraiki zuten, herriko seme batek Perutik bidalitako diru-laguntzari esker. Eraikinak bi solairu eta ganbara ditu, harlangaitz-hormekin. Fatxada nagusian XVIII. mendeko armarria du, Bizkaian dauden armarrien artean garrantzitsuenetakoa. Otxandiarren arretarako sortu zen, eta hainbat urtetan udaletxearena izan zen ospitalearen ardura. Gaur egun berriztaturik dago eta zaharren egoitza dago bertan.