Otxandio

Astikurutz-eko elurzuloa

Astikurutz-eko elurzuloa

Astikurutz elurzuloa, txaboladun zulo artifiziala da. Bere osin zilindrikoa lurrean zulatuta dago; hormak manposteria harriez eraiki zituzten.
Elurzuloaren barrualdean tornu bat bazegoen, izotz multzoak igotzeko erabiltzen zena. Kanpoaldean, berriz, duela gutxi eraberritu duten txabola biribila aurkitzen dugu. Elurra babesteko erabiltzen zen txabola hori. Elurzuloa Udalarena zen, eta honek enkantera edo errematera ateratzen zuen.