Otxandio

Pasealekua eta bolalekua

Pasealekua eta bolalekua

Pasealekua: zutabe klasikoen gainean eraikita. Bolatokia: 1861eko proiektu neoklasikoa da.
Pasealekua: Pilotalekuaren parean, teilaz estaliriko arkupe bitxi bat dago, zutabe klasikoen gainean eraikita. Erabilera askotarako gunea da, batez ere, merkaturako eta paseatzeko. Esan behar da Bizkaian ez daukala parekorik. Bolatokia: Pasealekuaren beheko solairuan kokatzen da. 1861eko proiektu neoklasikoa da. Bertan, azpimarratzekoa da harrizko zutabe sail noblea. Ilustrazioak hiritarrei eskaintzen zizkien ohitura egokiei buruzko hausnarketarako gunea eskaintzen dituzte pasealekuak eta bolatokiak. Bola-jokoa oso famatua izan da Euskal Herriko Historian zehar; gure mitologian bola-jokoa aipatzen da, batez ere, jentil-harriei buruz berba egiten denean. Tamaina handiko harriak ziren hauek, kondaira zaharren arabera jentilek jaurtikitzen zituztenak. Otxandion Arabar Boloan edo Lautadakoan jokatzen zen. Antzina jolas hau oso famatua bazen ere, belaunaldi berriek ez dute zaletasunik jaso, ez Otxandion, ez Euskal Herriko beste leku batzuetan. Hori dela eta, jolasa desagertzen ari da. Gaur egun esposetarako aretoa bihurtu da.