Otxandio

Gerra aterpeak (lubaki batean daude)

Gerra aterpeak (lubaki batean daude)

Andikonako bonbardaketaren eraginez, eta euren herria frontetik hain hurbil kokaturik, otxandiotar askok herritik alde egin zuten toki seguruago baten bila.
Andikonako bonbardaketaren eraginez, eta euren herria frontetik hain hurbil kokaturik, otxandiotar askok herritik alde egin zuten toki seguruago baten bila. Otxandion geratu zirenentzako 6-7 babesleku prestatu ziren herriko toki desberdinetan. Elizako kanpandorrean zelatariak jarri zituzten. Handik, milizianoek hegazkinak begiztatuaz batera, kanpaiak jotzen zituzten eta herritarrak babeslekuetara abiatzen ziren. Neurri honi esker adibidez, abuztuaren 26an, hegazkin batek (Bruget XIX) Otxandioko kaleak erabat bonbardatu bazituen ere, ez zuen biktimarik sortu. Gerratik babesten ikasi zuten herritarrek.