Kultura Ondarea

San Martin baseliza

San Martin baseliza

XV. eta XVI. mendeen bitartean eraiki zuten.
Bere estilo gotikoagatik eta pagadi polit batean kokatuta egoteagatik, zonaldeko baselizarik dotoreenetarikotzat jotzen da. Xumea izan arren, oso garrantzitsua izan da historian zehar. Garai batean foruei bertan egiten zitzaien zin; horrez gain, Santa Marina eliza berreraikitzen zuten bitartean herriko parrokia bilakatu zuten. Bere oinplanoa errektangeluarra da, zirkuluerdi formako absidearekin. Bi isuriko teilatua dauka, leiho eta ateetako arkuetan Erdi Aro amaierako harginek erabilitako apaingarririk politenak ikus daitezke. Barruan, San Martin eta San Isidroren irudiak daude, azkeneko hau oso hondatuta. Antzina San Isidro (maiatzak 15) eta Santa Catalinaren egunean (azaroak 25) meza eta erromeria egiten ziren. Eta igokunde-jaiaren aurreko asteartean herritarrak Otxandioko Santa Marina elizatik ermitara etortzen ziren. Hala ere, pagadi eder honetan oraindik ospatzen da herrian oso errotuta dagoen ohitura, Santamañen ondorengo herri bazkaria.​