Kultura Ondarea
Udaletxea
1742 an eraikia
Bizkaiko udaletxeetan garrantzitsuenetarikoa da; izan ere, garai barrokoko elementu adierazgarria da, neurriduna eta apaindura urrikoa, eta hiri-etekin handikoa. Harlanduz egina dago, eta fatxadako hiru armarriak eta eguzki-erlojua dira eraikin honen ezaugarririk aipagarrienak. Bi solairutan dago egituratuta: beheko oinean arkupea dauka, plazara begira dauden bost arku eta alboetako kaleetara begira dituen beste bi arku dituen arkupea, hain zuzen ere. Goiko solairuan, nahiko era erregularrean, bost balkoi zabaltzen dira. Alboetako biek banakako burdinurtuzko karelak dauzkate; beste hirurak, berriz, aretora daude bilduta, eta balkoi korritu batera ematen dute. Udaletxearen elementurik bikainena fatxada nagusia da, batez ere, arkupea. Guztira, hiru armarri ditu: Gaztela-Aragoikoa erdian eta Bizkaia eta Otxandiokoa alboetan. Gainera, ezkerraldean, eguzki-erlojua dago harrian bertan eginda, eta honako inskripzio hau daukana: DIES NOSTRI SICUT UMBRA TRANSEUNT (“gure egunak geriza baten moduan doaz”). Udaletxea ez da aberatsa altzariei dagokienez, baina barrualdean jatorrizko altzariren bat gordetzen du oraindik. Besteak beste, egurrezko zeremonia-aulki bat, Esteban de Vizcarra durangarrak 1742an egin zuen arotz-lan aipagarria. Beste elementu interesgarri bat artxiboa da.
Santa Marina eliza
Hiriko eraikin publikorik garrantzitsuena da udaletxearen ostean. Estilo errenazentistakoa, XVI. mendean eraikia. Garai barrokoan dorre batez hornitu zen.
Uribarrena kaleko gurutze barrutia eta iturria
XIX.mendekoak dira, estilo neoklasikokoak.
Nestor Basterretxeak Andikonako bonbardaketan hildakoen omenez eginiko eskultura
Nestor Basterretxea eskultorearen lana: “Heriotza zerutik etorri zen”.
Udaletxea
1742 an eraikia
Pasealekua eta bolalekua
Pasealekua: zutabe klasikoen gainean eraikita. Bolatokia: 1861eko proiektu neoklasikoa da.
Plaza nagusian zehar
Espazio zabal irregularra da, XIX. mendean birmoldatu eta zabaldu zena.
Kultur Etxea
Plaza Nagusiko 6. zenbakian kokatzen da eraikin bikain hau.
Vulcano iturria
Vulkanoren (suaren jainkoa) oroimenez egindakoa da.
Otxandioko dorretxea (antzinako leinu-etxea)
Pedro Abendañotarrek erre egin zuena 1443an.
Ospitale zaharra
Uribarrenatik ateratzen den Udaletxe kalean dago kokatuta.
San Roke baseliza
Errege-bidearen hegalean kokatzen da, Gasteizerako norantzan.
San Martin baseliza
XV. eta XVI. mendeen bitartean eraiki zuten.
Bicigune Otxandio
Adrenalina isuri Euskadiko bihotzean!
Gerra aterpeak (lubaki batean daude)
Andikonako bonbardaketaren eraginez, eta euren herria frontetik hain hurbil kokaturik, otxandiotar askok herritik alde egin zuten toki seguruago baten bila.
Errementarien Eskultura
Elizbarri ermita bezala ere ezaguna