Kultura Ondarea

Plaza nagusian zehar

Plaza nagusian zehar

Espazio zabal irregularra da, XIX. mendean birmoldatu eta zabaldu zena.
Hiritarrak elkartzeko lekua zen, baina baita salerosketa eta hartu-emanetarakoa ere. Horko eraikuntzen tipologia bi edo hiru solairuko eraikinei dagokie. XVI. eta XVII. mendeetako etxeak mantendu egin dira, eta beheko solairuan harlanduz eginak daude. Plazaren inguruan honako eraikuntza hauek daude: Santa Marina Parrokia Eliza errenazentista eta bere dorre barrokoa, Udaletxea, Frontoia, Bolatokia eta Pasealekua. Plaza hau eta bere ingurua hiriko erdigunerik garrantzitsuena da, hor batzen dira hiriko eraikuntza gehienak.