Kultura Ondarea

Santa Marina eliza

Santa Marina eliza

Hiriko eraikin publikorik garrantzitsuena da udaletxearen ostean. Estilo errenazentistakoa, XVI. mendean eraikia. Garai barrokoan dorre batez hornitu zen.
Hiriko eraikin publikorik garrantzitsuena da udaletxearen ostean. Estilo errenazentistakoa, XVI. mendean eraikia. Garai barrokoan dorre batez hornitu zen. Ziurrenik, eliza honen funtzioetako bat defentsarena zen hasieran; izan ere, bere dorretik, inguru guztia ikusten da. Jatorrian hiru tarteko habearte bakarra zuen, gurutze gangaz estalia; horrez gain, burualde handia zuen, eta alboetan kapera garaiak. Askoz ere geroago, zabaldu egin zen: habearte moduko batzuk jarri ziren alboetan, eta sakristia poligonal neoklasiko oso interesgarria erantsi zitzaion XIX. mendean. Batez ere, hainbat solairutako dorre garaia nabarmentzen da. Dorre honen eraikuntza Ameriketatik bidalitako diruari esker egin zen. Elizako beste elementu garrantzitsu bat erlojua dugu. Hau ez zen apaingarri gisa jarri; aitzitik, industria giroko hiri honetan beharrezkoa zen erlojua eguneroko bizitzan, langileek lan-ordutegia kontrolatzeko. Elizan zeuden beste apaingarriei dagokienez, gaur egun gehienak galdu egin dira. Lau mendetan zehar, Santa Marina parrokia elizan organo-jarduerak egin izan dira. Horri lotuta, ezin da aipatu gabe utzi Arostegi sendia; Otxandioko organoaren historian zein musikarenean aintzat hartzekoa da sendi hori.