Mendi ibilaldiak

Otxandio hurbiletik (PR-BI 51)

Otxandio hurbiletik (PR-BI 51)

PR-BI 51 OTXANDIO-Presazelai-Mekoleta-OTXANDIO
Pagadoi mendiaren magalean zehar ibilaldi laburra. Edertasun handiko pagadi motzetatik Mekoletako auzora hurbilduko gaitu ibilbideak. Handik galtzada zaharrean zehar egingo dugu urira buelta. Harrizko kamino hau izan zen antzina auzo eta uriaren arteko lotura bide bakarra. Ibilbide erraz honek Urrunagako urtegira hurreratuko gaitu, edertasun eta natura-balio handiko lekua, berriki Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) izendatua.